Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo, S.A. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Turismo Saila sozietate publikoa da, Euskadiko turismo-industria osatzen duten eragile publiko zein pribaturen lankidetzarekin euskal turismoaren lehiakortasun-estrategia sustatu eta abiarazteko prozesuaren buru izateko sortua.

Basquetourrek irudi-bankua jarri du martxan, Euskadiko argazki turistikoak profesionalen eta komunikabideen eskura jartzeko. Fitxategi horren helburu nagusia material fotografikoa ematea eta profesionalei zein komunikabideei informazio-lana erraztea da, Euskadi eta bertako helmuga nahiz produktu turistikoak ezagutarazteko asmoz.